Nesken taldea entrenatzen hasi da eta animatzeko dei egiten dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 14a, 02:00

Atletismoko nesken taldea iaz jarri zen martxan eta aurten ere izango du jarraipena. Dagoeneko hasi dira 20 bat lagun, astean hiru egunetan entrenatzen: astelehenetan 18:45etan, asteazkenetan 18:45etan eta larunbatetan 08:45etan. Saioak, normalean, ordubetekoak izaten dira. Taldekideek azaldu dute irekia dela eta norbaitek probatu nahi badu animatzeko konpromisorik gabe. Atletismo pistan elkartzen dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!