Pelotari hernaniarrek 3 partidu garrantzitsu jokatuko dituzte gaur. Alde batetik, paletan, Manzisidor eta Semperrek beharrezkoa dute gaur irabaztea finala jokatu nahi baldin badute datorren astean. Bestetik, Urkizu eta Etxegoienek 13 tantoko aldearekin irabazi behar dute Euskal Ligan sailkatu ahal izateko. Eta azkenik, Esnal eta Aizpitartek irabazi beharra dute mailaz igotzeko borroka horretan jarraitzeko. Gaurko partiduak: eskuz seniorrak: Aretxabaleta/Lopez-Zurutuza (Aretxabaleta 19:00); eta Murumendi/Esnal-Aizpitarte (Beasain 20:00); eskuz infantilak: Usurbil/Xabat Pagola (Usurbil 19:15); eta Euskal Jolas/Jokin Elizalde (Itziar 19:30); eskuz jubenilak: Urkizu-Etxegoien/Aurrera Saiaz (Hernani 21:00); paleta senior: Manzisidor-Semper/Orio (Hernani 21:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!