Joan den igandean, Donostiako Hiru Hondartzak krossa jokatu zen eta bertan, 80 hernaniarrek hartu zuten parte, antolatzaileen datuen arabera. Horien artetik azkarrena Ibai Alba izan zen eta sailkapen orokorrean 8garren geratu zen 00:32:48ko denborarekin. Irabazlea, Wukroko Asefa Abrha Milaw izan zen: 00:28:58. Bigarren eta hirugarren postuak ere Wukroko atletentzat izan ziren. Emakumezkoen artean, Ainhoa Zabala izan zen bizkorrena hernaniarren artean: 00:39:42. Orokorrean, Trihas Gebre donostiarrak irabazi zuen: 00:32:03. Denera, 2655 atleta heldu ziren helmugara, 9,9km egin ondoren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!