Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia hastear da, Zumitza tabernan. Hain zuzen igandean hasiko da eta izena emateko azken eguna bihar da. Izena Zumitza tabernan eman behar da. 5 euro, izena eta telefono zenbakia edo helbide elektronikoa eman beharko dira (langabetuek, ikasleek, 18 urtetik beherakoek eta 65 etik gorakoek, doan).
Guztira, 7 jardunaldi
Urriak 16tik azaroaren 27ra jokatuko da txapelketa, igandetan, 16:00etan. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira: urriak 16, 23 eta 30; azaroak 6, 13, 20 eta 27. Joko sistema suitzarra erabiliko da (maila berekoek, puntu berberak dituztenek, elkarren artean jokatuko dute). Jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko. Bi jokalariak ados jarriz gero, astean zehar jokatzeko aukera izango dute. Bitan atseden hartzeko aukera izango da. Horretarako, aurreko astean (igandean) eskatu beharko da eta puntu erdia jasoko da jokatu gabe. Azken bi jardunaldietan ezingo da atsedenik hartu. Sari ederrak izango dira.