38 lagun Aranoko planean, urteroko ohiturari hutsik egin gabe

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 13a, 02:00

Joan den igandean, Xalaparta elkarteak Aranora martxa antolatu zuen, urtero bezala. 18 lagunek hartu zuten parte ibilaldian eta ondoren egin zen bazkarian 38 lagun elkartu ziren. Giro ederrean ibili zirela nabarmendu dute elkartetik. Horrez gain, urteroko Toka Txapelketa jokatu zen eta Garaxi Lavadok irabazi zuen emakumezkoetan eta Manu Lavadok gizonezkoetan. Sariak elkarteko zuzendaritzako kideek eman zizkieten, Justo Pastor eta Txema Mitxelenak.

Bestalde, urriaren 21ean Sagardo Txapelketa egingo dute elkartean bertan eta afarira joan eta txapelketan parte hartu nahi duenak, igandea baino lehen eman behar du izena elkartean. Prezioa, 26 euro. 10 sagardo izango dira lehian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!