GAzte Txokoak urrian ere hainbat ekintza antolatu ditu 11-16 urte bitarteko gazteentzat. Gaur, esaterako, buruhaundiak egiteko tailerra izango dute 17:00etatik aurrera, bertako lokalean (Aristizabal kalea, 5). Datorren asteazken eta ostiralean ere izango da aukera buruhaundiak egiteko.
Horrez gain, Futbito Lehiaketa, Play Station-ean jolasteko aukera eta pelikulak izango dira ikusgai. Eta hori gutxi balitz, lokalak berak hainbat baliabide eskaintzen dizkie gazteei: aldizkariak, mahai jokoak, arku tiraketa, futbolina, pin-pon, malabareak, komikiak...
Lokalean berrikuntzak eta partehartze ona ,irailean
Gazte Txokotik jakinarazi dutenez, irailean, berrikuntzak egin dira lokalean eta datozen hilabeteetan beste hainbat egiteko asmoa dute. Horrez gain, azpimarratu dute antolatutako ekintzek harrera oso ona izan dutela eta gazteen partehartzea ona izan dela.
Proposamenak egiteko, gonbitea
Gazte Txokoa asteartetik igandera dago zabalik, baina ordutegia ezberdina da. Asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara dago zabalik eta ostiraletik igandera, 17:00etatik 21:00etara. Gazte Txokotik gonbitea luzatu diete 11-16 urteko gazteei bertara hurbildu eta euren proposamenak luzatzeko eta bertako dinamikan parte hartzeko.