Buruntzaldea IKT Igeriketa taldeak master atala sortu du eta jakinarazi dute, astelehenean hasiko direla entrenamenduak. Entrenamendu egunak eta ordutegiak zehaztu dituzte. Entrenamenduak: astelehena, asteazkena eta ostirala. Ordutegia: egun bakoitzean 3 ordutegi aukera izango dira: 07:30-8:30; 16:15-17:15; eta 20:15-21:15. Egun bakoitzean bakoitza nahi duen ordutegian azaldu daiteke, eguneko entrenamendua berdina izango baita hiru orduetan. Lasarte-Oriako igerilekuan izango dira.
Bestalde, interesatuekin bilera informatibo bat egin nahi dute antolatzaileek atal honen inguruko antolaketaren berri emateko. Bilera larunbatean izango da 12:30etan, Lasarteko anbulategiaren aurrean. Inskripzioa bertan egin ahal izango da edo bestela astelehenetik ostiralera bitartean, 18:00etatik 21:00etara Lasarte-Oriako igerilekuan, Borjagatik galdetuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!