Silvino-Astiz, Antxon-Txesco eta Antxon txapeldun, mus, tute eta tokan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 14a, 02:00

Joan den asteartean, Elizatxo elkarteak bazkideen afaria egin zuen, 41garren aldiz. Giro ederrean afaltzeaz gain, sariak banatu zituzten. XXXIX. Mus Txapelketako irabazleak Silvino eta Astiz izan dira. Ondoren, Goikoetxea anaiak eta Txapu-Carlos. XXV. Tute Txapelketako irabazleak berriz, Antxon eta Txesco. Atzetik geratu ziren Felix-Javi eta Juan-Antonio. Eta III. Toka Txapelketako txapelduna Antxon izan da, bigarrena Pedro Davila eta hirugarrena Txesco. Laguntzaileak, honakoak: Montenegro iturgin­tza, Mayr bonbak, Altuna dekorazioak, Goros, Pulet, Peru eskabazioak, Berasategi kafeak, Rioja taberna, Jose Mari taberna, Viguisa eta Arelur transporteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!