Promozio Torneoko finalerdia jokatu zuen atzo Endika Barrenetxea hernaniarrak, Matxin IVa lagun zuela, eta galdu egin zuten 37-40, juxtu-juxtu. Matxin VIa eta Agirrezabalak irabazi zuten partidua, aspaldiko gogorrena, 90 minutu ingurukoa. Hernaniarrak bikain jokatu zuen, eta gustora egoteko moduan da; finalerako txartelik gabe, baina hortzak erakutsita agurtu du txapelketa Martindegiko atzelariak. Finala urriaren 22an da, eta Matxin VIa eta Agirrezabalak jokatuko dute, larunbat honetako irabazlearen kontra: Oinatz-Urko edo Zulaika-Zubizarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!