Bazkaria eta liburu trukea, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urriaren 13a

1968-69-70-71 urteetan jaio eta Arriatsun ibili ziren Lan­gile Ikas­tolako ikasle, irakasle eta sukaldariek bazkaria dute la­run­bate­an, 14:30e­tan, Arria­tsun. Garai batean bezala, oinez joan nahi dutenek, hi­tzor­dua 11:30e­tan du­te, Guda­rien pla­zan. Baz­ka­ri­ra joan nahi dutenek, 14:30etan azal­tzea nahikoa dute. Bestalde, jolas bat pentsatu dute: liburu tru­kea. «Bakoitzak irakurri duen liburu bat eraman dezala bazkarira, eta go­goko duen beste bat hartu de­za­la trukean. Horrela guztiek izan­go dugu opari bat», azaldu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!