Erantzunarekin gustora, antolatzaileak

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 12a, 02:00

Joan den astean, Kultur Astea izan zen Hernanin, Amher elkarteak antolatuta eta oso balorazio positiboa egin du. «Hitzaldietan parte hartze ona izan zen eta oso ondo erantzun zuen jendeak». Haus­narketarako hainbat gai landu zituztela azaldu dute, batez ere, Kultur aniztasuna eskolan hitzaldiarekin. Atzerritarren lege berriari buruzkoa izan zen beste hitzaldia. Ostiralean aho narrazioak izan ziren, alde batetik, haurrentzat, eta bestetik, helduentzat. Umeena, Atsegindegin egin zen eta eguraldiaren eraginez, baldintzak ez zirela egokiak izan azaldu dute. Gainontzean, oso arrakastatsua izan zela diote. Baita ondoren egin zen txokolatada ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!