Hirugarrengoan ere ez

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 11a, 02:00

Gipuzkoako Lehenengo mailan ekin dio denboraldi berriari Hernaniko senior taldeak eta maila berrira ezin egokitu dabil. Jokatutako hiru partiduetatik ez du garaipenik lortu oraindik. Asteburuan, 48-50 galdu zuen Bostekoren aurka. Gainerako emaitzak: Junior mailan, 1. urtekoak, Hernani KE Buruntza 67-Inter Intxaurrondo 62; 2. urtekoak, Hernani KE Azeriak 50-Take Tolosa 59; Kadete mailan, 2. urtekoak, Hernani KE Sansonarri 47-Easo 96 Haitza 62.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!