Asteburu kaxkarra izan dute pelotari hernaniarrek: lau garaipen eta zazpi porrot. Rufino Rekalde, Pelota Elkarteko arduradunak azaldu duenez, «ahazteko moduko jardunaldia». Onena, Manzisidor-Semperren emaitza izan da Rekalderen iritziz, minimagatik galduagatik ere, aukera baitute oraindik finala jokatzeko. Horretarako, Oriori irabazi beharko diote. Altuna-Lujanbio IIak eskuz jubeniletan ere, ezinhobeto jarraitzen dute. Seniorretan, Ojuel-Gorrotxategik ere garaipen garrantzitsua lortu zuten, txapelak lortzeko bidean. Eta Esnal-Aizpitarte seniorrek ere gogor eusten diote mailaz igotzeko borrokari, asteburuko garaipenaren ondoren. Okerrena, senior mailako paletarien 3 porrotak izan dira, finalera iristeko aukerarik gabe geratu baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!