Bittor Hernandezek irabazi du bi lagunentzako otordua

Kronika - Erredakzioa 2011ko urriaren 11

Irailan zehar, Galdera Lehiaketa izan da martxan AEK euskaltegiak antolatuta eta aurtengo irabazlea Bittor Hernandez izan da. Saria lortzeko, Hernaniri buruzko 10 galdera asmatu behar ziren. Irabazitakoa: Hernaniko Errioguarda jatetxean, bi lagunentzako otordua. Saria urriaren 6an jaso zuten Mirari emazteak eta Xare eta Xuar seme-alabek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!