Euskal Herriko albokariak Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 11a, 02:00

Joan den ostiral eta larunbatean Albokarien Topaketa izan zen Hernanin, 18garren aldiz. Ostiralean, Adarrots, folk taldeak kontzertua eskaini zuen Sandiusterrin. Larunbatean, berriz, egun osoko festa izan behar zuena arratsaldera mugatu zen, eguraldi kaxkarraren eraginez. Dena dela, alboka doinuez gozatzeko aukera ederra izan zen, Euskal Herriko albokariek emanaldia eskaini baitzuten Atsegindegin; tartean, hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!