Euska Jaietan, Kaxko elkarteak antolatuta egitekoa zen sardin jatea bertan behera geratu zen eguraldi txarra tarteko eta joan den larunbatean egin zen azkenean. Tilosetan egin beharrean Atsegindegin egin zen, euri arriskua baitzegoen berriz ere, eta asmatu zuten. Arrakasta ere ederra izan zuen. Denera, 60 kilo sardina saldu ziren. Horrez gain, errifak saldu zituzten eta elkartetik jakinarazi dutenez, errifa guztiak saldu zituzten: 2000. Zenbaki irabazlea 1445 izan da, Mari Fe Gil de San Vicenterena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!