Seme-alaba adoleszenteekin nola jokatu ikasteko, gurasoentzako ikastaroa, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 11a, 02:00

Udaleko Prebentzio Sai­lak, 12-18 urte bitarteko nerabeak dituzten gurasoentzako ikastaroa antolatu du. Ikas­taroa azaroan izango da eta izen ematea zabalik dago, urria osoan.
Ikastaroaren helburua da, gurasoek bereganatzea estrategia pertsonalak, emoziozkoak eta heziketakoak, famili dinamika positiboak eraikitzeko eta seme-alabenganako jarrera egokiak gara­tzeko.
Horretarako 5 alor landuko dituzte: guraso formatuak: jarraibideak eta heziketa ereduak; 12-18 urte bitarteko nerabearen garapen ebolutiboa eta psikologikoa; familia eta komunikazioa; arauak eta mugak ezartzea; eta familiaren jarrera drogen inguruan.

Azaroko 5 asteazkenetan
Ikastaroa azaroko 5 asteazkenetan izango da: azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30. Biterin izango da, 15:00etatik 17:00etara, dohainik. Izena Ongintzan eman behar da: 943 55 78 54. Zalantzaren bat izanez gero, Izaskun Oronoz Berrotara­nen­gatik galdetu behar da, Ongintzako Prebentzio Tek­nika­ria da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!