Erakusketak, Ipuin Kontaketa eta Literatur Solasaldiak, datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 11a, 02:00

Urrian orain dela 11 egun sartu ginen eta 11 egun ho­rie­kin batera, atzean geratu dira Mugarri Eguna, Amhe­rren Aste Kulturala eta Albo­karien Topaketak. Dena dela, datozen egunetan ere izango dira ekintzak Herna­nin. Esa­te­ra­ko, bi erakusketa daude Biterin: alde batetik, X. Argazki Rally Digitalarena, eta bestetik, Urko Ugarteren margoak.
Horrez gain, gaur zortzi, Ipuin Kontaketa eta Literatur Solasaldiak izango dira Udal Liburutegian. Gazte Txokoak ere makina bat ekintza antolatu ditu: buruhaundiak, fut-beis­bol, zinemara irteera... Eta hilabeteko azken larunbatean, 2. Eskuko Azoka izango da, ohi bezala, eta berezitasun be­za­la, haurrentzako antzerkia.

URRIKO KULTUR AGENDA:


Hilak 14 arte, X. Argazki Rally Digitalaren erakusketa, Biterin. Ordutegia: 18:00-20:00.
Hilak 20 arte, Urko Ugarteren
margoen erakusketa, Biterin. Ordutegia: 18:00-20:00.
Hilak 13, Gazte Txokoa: Buruhaundiak.
Hilak 14, X. Argazki Rally Digitalaren sari banaketa, Biterin, 19:30etan.
Hilak 16, Gazte Txokoa: Fut-beisbol.
Hilak 18, Ipuin Kontaketa, Maite Frankorekin, Udal Liburutegian. Bi saio: 17:30etan 3-4 urtekoentzat eta 18:00etan, 5-7 urtekoentzat.
Hilak 18, Literatur Solasaldiak: Gertaerei begira. J. L. Zabala. Dinamizatzailea: Ane Mayoz
(euskeraz). Udal Liburutegian, 19:30etan.
Hilak 19, Gazte Txokoa: Buruhaundiak.
Hilak 21, Gazte Txokoa: Buruhaundiak.
Hilak 23, Gazte Txokoa:
Zinemara irteera.
Hilak 26, Gazte Txokoa: Buruhaundiak.
Hilak 29, Haurrentzat antzerkia: ‘Antartikako lorea’. Taldea:
Erre produkzioak. Biterin, 11:00etan.
Hilak 29, 2. Eskuko Azoka, Atsegindegin, 10:30etatik 13:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!