600 euroko saria, kartelik onenari

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 10a, 02:00

Inauterietako Kartel Lehiaketa martxan jarri dute dagoeneko, eta lanak aurkezteko aukera dago, abenduaren 1era bitarte, Biteri kultur etxean (18:00-20:00). Sari bakarra izango da, 600 eurokoa, eta nahi duen guztiak hartu dezake parte. Kartoi-luman eginez gero, neurriak: 38cm zabal x 44cm altu. Digitalean eginez gero: 38cm zabal x 44cm altu, 300 ppp erresoluzioa, eta CMYK kolorea. Testua: «hernaniko inauteriak 2012». Lanak sinadurarik gabe, gutun itxi batean entregatu, eta barruan datuak: izena, helbidea eta telefonoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!