Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta, Argazki Lehiaketa martxan da, urriaren 21era bitartean. Argazkilari profesionalak ez direnentzat da txapelketa, gaia librea da, eta gutxienez 3 argazki (gehienez, 6) presentatu daitezke formatu digitalean. Derrigorrez, argazki batek Hernanikoa behar du. Argazkiak CD batean eraman elkarteko bulegoetara, astelehen, ostegun, eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Sariak, lau: 70 eurokoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!