Pertsona helduak, nola zaindu?

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 9a, 02:00

ikastaroa antolatu du Hernaniko Ongintza Pa­tro­na­tuak, pertsona helduak nola zaindu behar diren esplikatzeko (Sendian izeneko programa). Hernanin asko eta asko dira, etxean pertsona helduak dituztenak, eta haiek zaintzen ari direnak. Zain­tzaile horiei begira antolatu dituzte ikastaroak, lan hori ahalik eta egokien egin dezaten, eta euren kezkak eta dudak argitzeko leku bat izan dezaten.


Ikastaroa, lau egunetan

Lau egunetan elkartuko dira Biterin, zaintzaileak (urriak 14, 20, 21, eta 28). Lehenengo egunean zaintzaileei buruz hitz egingo dute. Bigarren egunean esplikatuko dituzte, kasu konkretuak, eta etxe horietan sortu litezkeen egoera zailak. Hirugarren egunean zaintzailea prestatzeko zer egin litekeen azalduko dute (fisikoki, buruz, emozionalki...). Azken egunean, Plan bat egingo dute, zain­tzaile horiek beren buruak zaintzeko.


Izena emateko, Ongintzan

Apuntatzeko, On­gintza Pa­tro­­natura joan behar da (San­diusterri), Gizarte Zerbi­tzue­tako Departamendura. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!