Kantaldia Urnietan, asteartean, Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenez

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 8a, 02:00

Sekulako kontzertua antolatu dute asteartean, 22:00etan, Urnietan, Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren omenez. Punta-puntako artistak izango dira bertan: Antton Valverde, Eñaut Elorrieta (KEN ZAZPI), Amets Arzallus, Arantza Irazusta, Pier Paul Berzaitz, eta Petti, besteak beste. Horiek kantuan, eta musikari lanetan: Joxan Goikoetxea, Karlos Gimenez, Txema Garces, Xanet Arozena, Francisco Herrero, Luis Fernandez eta Juantxo Zeberio. Sarrerak salgai, 15 euroan: Aralar tabernan eta Urrats zapatadendan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!