Kurtso berria hasteko, bi pelikula: ‘Lo contrario al amor’ eta ‘Winnie the pooh’

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 7a, 02:00

Ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira emanaldiak. Haurrentzako, 16:30etan.

Asteburuko zinea hastera dijoa Biterin, eta gaurtik aurrera, ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira zine saioak. Aurtengo nobedadea ordutegian dago, haurrentzako ordutegia aldatu egin baita. 16:30etan izango dira haurrentzako pelikulak, bai larunbat eta bai igandeetan. Helduentzako ordutegiak mantendu egingo dira.

‘Lo contrario al amor’, gaur
Gaur ostirala izaki, pelikula bakarra izango da, 22:30etan: Lo contrario al amor. Peli­kula hori bera botako dute bihar larunbata, 19:30etan eta 22:30etan; eta igandean, 19:30etan. Bestalde, haurrentzako Winnie the pooh pelikula emango dute, bihar larunbata, eta etzi igandea, 16:30etan, esan bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!