Hogeita hamabi bikotek hartuko dute parte mus txapelketan, bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 6a, 02:00

Errugbi elkarteak antolatutako mus txapelketak arrakasta haundia izan du, hogeita hamabi bikotek eman baitute izena. Bihar hasiko da txapelketa, eta bost-sei ostiraletan jokatuko da. Partidak Landaren izango dira gaueko 22:00etan hasita, eta biharko zortziak hauek dira: Andoni-Urko/Aitor-Xenki; Beñat-Mikel/Fer-Jos; Joakin-Atxurro/Yagoba-Bonny; Txiribi-Egaña/Barrantes-Kastrillo; Matius-Oihane/Xito-Dani; Boli-Victor/Hippy-Isi; Oier-Iraitz/Olazar-Armendariz; Otxoto-Apaolaza/Sepo-Aitor.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!