Ereñotzuko Auzo Udalak batzarra deitu du larunbatean, auzotarrei orain arte egin dutena eta egiteko dagoena azaltzeko asmoarekin. Batzarrak hiru puntu izango ditu: aurrenekoan, maiatzetik egindako lana azalduko dute, eta martxan jarri duten harrera zerbitzua azalduko dute; bigarrenean, Gizarte langile zerbitzuaren aurkezpena egingo dute; eta azkenik, hirugarren puntuan 2012ko plana arloz arlo nola landu proposatuko dute. Batzarra goizeko 11:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!