Gerra Zibila hasi zela 75 urte bete dira aurten, eta horri buruzko ikuskizun haundia izango da Donostian, bihar, 20:00etatik aurrera, Victoria Eugenia antzokian. Euskal Herriko 40 aiton-amonen testigantzak entzun ahal izango dira bertan, garai hura bizitu zutenenak, eta tartean bi hernaniar izango dira: Enriketa Aranburu eta Paxkuala Kortadi. Beste hainbat artisten artean, Maialen Lujanbio ere izango da, bertsotan, eta Eli Ansa txalapartarekin
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!