Urtero bezala, Astigarragako Kizkia Taldeak Sagardo Txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 28an jokatu zen finala eta Lizeaga sagardotegiko sagardoa izan da onena aurtengo txapelketan. Finalera iritsitako sei sagardotegiak honakoak izan ziren: Alorrenea, Gaztañaga, Lizeaga, Rezola, Petritegi eta Zabala. Sailkapena berriz, honakoa: Lizeaga, Alorrenea eta Rezola.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!