Kromo trukea, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 6a, 02:00

Hernaniko kromo-zale talde batek deituta, kromoak trukatuko dira larunbatean Gudarien plazan. Goizeko 11:00etan egin dute zita, eta herritar guztiak animatu dituzte bertara, euren kromoak hartuta joateko.

Kromoak trukatu, edo erosi
Beste herri batzuetan ere egiten dituzte horrelako truke zitak, eta antolatzaileek adierazi dutenez, bi aukera egoten dira: trukatu edo erosi. Erosteko, 0,10 xentimo ordain­tzen da kromoa. Era guztietako kromoak izaten dira trukeetan, baina batez ere, futbol ligakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!