Goizuetak ez dio nolanahiko marka jarri Hernaniri

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 5a, 02:00

Goizuetak aixa gainditu zuen larunbatean Oiartzu­nek iaz jarritako marka (354 kizki-lagun): 400 kizki-lagun erregistratu ziren Goizueta­ko plazan, denera 518 bat izango zirela kalkulatzen duten arren antolatzaileek. Beraz, Goizue­tak jarri du marka berria eta datorren urtean Hernanik izango du 400 kizki-lagunetik gora biltzeko erronka. Goizuetak Oiartzunek bo­ta­tako desafioa hausteaz gain, eguraldia ere lagun izan zuen eta giro ederraz gozatu ahal izan zutela azpimarratu dute antolatzaileek. Herri bazkarian 340 bat lagun elkartu ziren. Arratsaldean, berriz, sa­gar­dogintzarekin lotutako he­rri kiroletan hartu zuten parte Astigarragak eta Oiartzunek alde batetik, eta Goizuetako bi taldek bestetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!