eskola sistemak umeen arteko desberdintasunak eragiten dituela dio Mireya Perea hezitzaileak. Pereak ezagutu ditu bai hego ameriketako hezkuntza sistemak eta baita hemengoak ere, eta berak dioenez, eredu berdinak dira, «sistema kapitalistan oinarritutakoak».
«Hemen ere, erabat harreman biolentoak bultzatzen dira. Botere-harremanak. Irakasleak esaten duena egin behar du ikasleak, bestela zigorra dago. Ez duzu etxeko-lanik egin? Zigorra. Hizketan ari zara? Zigorra... Guraso-seme-alaba, irakasle-ikasle, ikasle-ikasle... Saria edo zigorra, hori da eredua. Eredu hori zabaldu egiten da, eta azkenean, gizartea ere horrelakoxea bihurtu dugu».
Urte luzetako lana, kultur aniztasuna bultzatzen
Bihar hitz egingo du Pereak Biterin, eta bertan azalduko du, zer lan egiten ari diren Gasteizen (La casa de los pueblos egoitzan), eskolak eragiten dituen arazo horiei aurre egiteko. «Etorkinekiko ere jarrera txarra bultzatu da, eta erremedioa da, dinamika hori puskatzea. Elkarren berri izatea, arazoei buruz hitz egitea... 15 talde haundi ari gara Gasteizen lan horretan». yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!