Afaria erdi prezioan ostegunero, Fagollaga Jatetxean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 6a, 02:00

sarrera hotzak eta beroak, arrautza babarrun zurien zoparekin, espinakak eta ur­daiazpikoa, txerri papoa ez­kai (tomillo) eta limoi infusioarekin, sagar-menbrilloa merenge eta bainillarekin... Bi aperitibo eta lau platera, edaria barne. Prezioa: 45 euro. Goi mailako sukaldaritza erdi prezioan, horixe da Hernaniko Fagollaga Jate­txeak eskainiko duena gaurtik hasita, ostegun gauero. Sukalday ekimenaren barru­an izango da hori. Gipuzkoako 10 jatetxek ja­rri dute ekimena martxan, Sukatalde Gazte Sukaldarien elkartea osatzen duten jatetxeek, hain zuzen. Ixak Sala­berria Fagollaga Jatetxeko sukaldariak Kronikari azaldu dionez, ekimenak bi helburu ditu: «Alde batetik, gure su­kal­daritza herritarrengana ger­turatu nahi dugu, kalitatezko eta garaiko produktuak prezio eskuragarrian jarriz. Azken platerak eta gauza ez­berdinak probatzeko aukera iza­tea nahi dugu. Eta bestetik, ostegunak berriro pizteko asmotan jarri dugu ekimena martxan. Lehen ostegunetan mu­­gimendua izaten zen, bai­na azken bi urteetan asko jaitsi da». Salaberriak ekimena polita dela uste du eta jendeari dei egiten dio animatzeko eta probatzeko. Fagollagan, hilabetero aldatuko dute menua.

Bezero finei, saria
Fagollagaz gain, honako 9 ja­te­txe hauek hartuko dute par­te ekimenean: Xarma, Mi­ra­dor de Ulia, A fuego negro, Ago­rregi, Branka, Bera Bera eta Kokotxa Donostian, Fron­ton Tolosan, eta Hamalau Arra­saten. Aukeran jarriko di­tuzten menuen prezioak 25 eta 50 euro artekoak izango dira. Horrez gain, bezero finei edo leialei saria emango diete. Hau da, Gipuz­koako 10 jatetxe horietan egon den bezeroak, sa­­ri bat jasoko du. Jatetxe ba­koitzean, seilu bat jarriko diote. Saria ez dute zehaztu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!