Garaipenarekin hasi du liga Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 5a, 02:00

Igandean jokatu zuten Hernaniko senior neskek ligako lehenengo partidua Deustoren aurka eta ezinhobeto hasi dute aurtengo txapelketa. 3-0 irabazi zieten bizkaitarrei. Jokalari eta entrenatzaile aldaketak izan arren, taldeak ondo erakutsi du prest dagoela aurreko urteetako emaitzak hobetzeko. Igande honetan ere etxean jokatuko dute eta lehenengo garaipenak izugarrizko konfiantza emango diela uste du Eusebio Lizarazu boleiboleko arduradunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!