«Funtsean, legea ez da asko aldatu, baina pauso batzuk eman dira»

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 5a, 02:00

‘Atzerritarren arau berria’ - A. Unzurrunzaga - Gaur 19:30etan Biterin

Atzerritarrei buruzko lege berriak hiru hilabete ditu, eta 2009an onartutako legean oinarrituta dago. Agustin Un­zu­rrunzaga SOS Arrazis­moa taldeko adituaren ustez, pau­so batzuk eman dira, baina funtsean legea berdintsua da. «Au­zi­tegi Konstituzionalak onartutako eskubide batzuk direla medio, aurrera pauso ba­tzuk eman dira. Tratu txarrengatik salaketa jartzen de­nean, adibidez, orain 5 urteko erresidentzia baimena ematen zaio salaketa jarri duenari, eta lan baimena ere ematen zaio. Gainera ez zaio kanporatze prozesurik irekitzen, epaia bere alde ateratzen bada. Ho­rrez gain, familia elkartzeko garaian, pareja de hecho direnak ere onartzen dira... Horrelako aldaketa batzuk badaude; gainerakoan, zehaztu egiten dira gauza batzuk...». Unzurrunzagak gaur hitz egingo du Biterin araudi be­rriari buruz, 19:30etatik au­rrera. Kronikari adierazi diz­kio egungo egoerari buruzko xehetasunak ere. «Krisi ga­raian gaude, eta inmigrazio masiboa bukatu da. Go­bernuak etorkinei ateak itxi dizkie, baina langile koalifikatuei ireki. Emigrazioa ere hasi da ordea. Estatutik Alema­nia­ra dijoaz gazteak, eta baita beste herrietara ere. Horrez gain, uste zutena baino etorkin gutxiago bueltatu dira beren herrietara krisia dela eta. Iaz 10.000 etorkin bueltatu ziren, eta gobernuak 100.000 bueltatzea espero zuen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!