Hernaniko kaleak arte galeria bilakatuko dira hilabete honetan, izan ere, 37 dendatako eskaparateetan margolanak izango dira ikusgai. Berriak Artistekin izena du erakusketa honek eta Hernaniko merkatari eta ostalarien Berriak elkarteak jarri du martxan Xpressionk kultur elkartearekin batera.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, erakusketa irekia da, dohainik eta 24 orduz jendearen eskura dagoena. Azken batean, ekimenaren filosofia da «herritarrei artea gerturatzea, inon bilatu beharrik gabe, eta artista ez profesionalei espazioa eskaintzea».
Guztira 90 lan aurkeztu ziren eta 37 aukeratu dituzte. Aukeraketa zaila izan dela azaldu dute arduradunek. Artistak 11 dira parte hartuko dutenak: 8 Hernanikoak eta Zaragoza, Donostia eta Lasarteko bana. Artistak bertakoak izaki, jendea lanak ikustera mugituko dela uste dute eta ekimenak herriko komertzioen dinamizazioa bultzatuko duela. Parte hartu duten komertzioen artean, arropa dendak, okindegiak, harategiak... daude. Tabernak kenduta eta eskaparaterik ez duten dendak kenduta, ia komertzio guztiak animatu direla azaldu dute antolatzaileek eta kolaboratzeko gogoa erakutsi dutela.
Artelanak erosteko aukera
Erakusketako 37 margolanak salgai egongo dira. Artelanen bat erosteko interesa duena Berriak elkarteko arduradunen bidez jarri ahal izango da harremanetan obraren egilearekin.
Komertzioak Obrak Artistak
Jaione Kongelatuak (Elkano, 1) ‘Marea baja’ Demi Andres (Zaragoza)
Urrats oinetakoak (Iturriaga, 3) ‘Argia’ Aize Otaño (Donostia)
Alkorta Harategia (Nafar Kalea, 11) ‘Muerte en la Montaña’ Josu Alkorta (Hernani)
Ibai-Mendi (Nafar Kalea, 23) ‘Eskuak’ Aize Otaño (Donostia)
Masusta ekodenda (Kardaberaz, 43) ‘Arco de la Karkaba’ Julia Calvo (Hernani)
Amegar etxetresnak (Txirrita, 15) ‘Los Tilos’ Julia Calvo (Hernani)
Amegar altzariak (Txirrita, 15) ‘Umea’ Aize Otaño (Donostia)
Balantxa etxetresnak (Kale Nagusia, 17) ‘Txakurrak’ Aize Otaño (Donostia)
Pagola estankoa (Txirrita, 3) ‘El bosque’ Maite Arrieta (Hernani)
Portalondo estankoa (Kardaberaz kalea, 46) ‘Udazkena’ Arantxa Landaribar (Hernani)
Arrosak estetika (Antziola, 9) ‘Geisha’ Shandra Perez (Lasarte)
Torres argazki denda (Atzieta, 2) ‘Opium’ Maite Arrieta (Hernani)
On Bit informatika (Agustindarren plaza, 4) ‘Praga’ Mª Carmen del Rey (Hernani)
Balantxa DVD 24 ordu (Antziola, 7) ‘Zirriborroa’ Mª Carmen del Rey (Hernani)
Haizea kortseteria (Kardaberaz kalea, 2) ‘Bailarina’ Demi Andres (Zaragoza)
Hoki lentzeria (Agustindarren plaza, 4) ‘Haurdun’ Sofia Arostegi (Hernani)
Ilargi (Kardaberaz kalea, 7) ‘Hiri bat’ Mª Carmen del Rey (Hernani)
Apain (Kale Nagusia, 24) Izenik gabe Josu Eizagirre (Hernani)
Hogar y moda Feli (Karobieta, 1) Izenik gabe Josu Eizagirre (Hernani)
Valen (Latxunbe, 5) Izenik gabe Josu Eizagirre (Hernani)
Kera (Gudarien plaza, 7) ‘Pensamientos bajo la luna’ Shandra Perez (Lasarte)
Kuluska (Urbieta, 18) ‘Haizea’ Maite Arrieta (Hernani)
Begira optikoa (Urbieta, 8) ‘Pagoak’ Sofia Arostegi (Hernani)
Biokbi optikoa (Antziola, 14) ‘Lágrimas’ Demi Andres (Zaragoza)
Dorronsoro okindegia (Lizeaga, 7) ‘Izuak’ Aize Otaño (Donostia)
Adarraga pasteleria (Urbieta, 7) ‘Fruto de la vida’ Demi Andres (Zaragoza)
Antziola okindegia (Antziola, 3) ‘Mujer que mira abajo’ Shandra Perez (Lasarte)
Ezkati ileapaindegia (Iturregi, 2) ‘Biluzik’ Sofia Arostegi (Hernani)
Galerias Buen Precio (Gudarien plaza, 7) ‘Irudiak’ Mª Carmen del Rey (Hernani)
Distira (Kale Nagusia, 27) ‘Broto’ Demi Andres (Zaragoza)
Marna osagarriak (Kale Nagusia, 2) ‘Noche africana’ Shandra Perez (Lasarte)
Kaixo poltsak (Kale Nagusia, 9) ‘Guatemalako lore saltzailea’ Juanra Rojo Gorri (Hernani)
Kaixo poltsak (Kale Nagusia, 18) ‘Gereziak’ Juanra Rojo Gorri (Hernani)
Oihala (Elkano, 11) ‘Leopardo’ Maite Arrieta (Hernani)
Pelisimo fotodepilazioa (Kardaberaz, 35) ‘Biluzik’ Sofia Arostegi (Hernani)
Maialen haur denda (Txirrita, 10) ‘Gu hemen’ Mª Carmen del Rey (Hernani)
Hernani federoptikoak (Kardaberaz, 62) ‘Corazón reciclado’ Shandra Perez (Lasarte)