Auzo batzarra larunbatean, egindako lanen berri emateko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 3a, 02:00

Ereñotzuko Auzo Udalak deituta auzo batzarra egingo dute larunbatean. Bertan, martxan denetik egindako lanen berri, eta martxan jarri diren zerbitzuen berri emango dute. Datorren urterako plana zehazteko proposamena ere aztertuko dute. 11:00etan izango da, Ereñotzuko Auzo etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!