Oroimen errendimendu ona edukitzeari garrantzi haundia ematen diote adineko pertsonek, eta hori kontuan izanda, Ongintzak oroimena lantzeko tailerra antolatu du. Tailerra datorren astean hasiko da, eta 20 saiotan dago banatuta.
Tailerrean parte hartzeko izena eman nahi dutenentzat aurkezpen-hitzaldia antolatu du Ongintzak. Tailerra bera emango duen psikologoak emango du hitzaldia bihar. 17:00etan izango da, Goiz Eguzkiko egoitzan, eta azalpenak entzun ostean, bertan eman beharko da izena.
Tailerrean parte hartzen duen pertsonak, bere oroimenak nola funtzionatzen duen jakingo du, eta jarduera ezberdinen bidez, gaitasun batzuk lantzen erakutsiko diote. Hala, eguneroko bizitzan oroimenaren erabilera eta gaitasuna hobetuko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!