Hitzaldiak, narrazioak, erakusketa eta txokolatada, kultura ezberdinak ezagutu eta harremana bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 3a, 02:00

kultura ezberdinak eza­gu­tu, elkarren harteko harremana bultzatu eta etorkinei dagozkien hainbat arlo ezagutzea izango dute helburu aurten ere Aste Multikul­turaleko ekitaldiek. AMHER elkarteak antolatu ditu guztiak, eta asteazkenean hasi eta ostiralera bitartean, hi­tzal­diak, narrazioak, erakusketa eta txokolatada izango dira.

Atzerritarren lege berriari buruz ariko da etzi Unzurrunzaga

Aste Multikulturaleko aurreneko bi egunetan hitzaldiak izango dira protagonista. Aurrenekoa, SOS Arraza­keriako kide den Agustin Unzurrunzagak emango du asteazkenean, atzerritarren lege berriaren inguruan. Unzu­rrunzagak legea bera azalduko du lehendabizi, eta ondoren, gobernuak mar­txan duen politika migratzailearekin duen zerikusia azalduko du. Azkenik, atzerritarren egunerokoan araudiak izango duen eragina esplikatuko du: lana eta bizitoki baimenak, bertan finka­tzea nola erregulatu, familietan nola elkartu, bere herrira boluntarioki nola bueltatu... Hitzaldia Biterin izango da, 19:30etan. Eskoletan kultur aniztasuna nola bizi azalduko du Pereak ostegunean Bigarren hitzaldian ume eta gazteak izango dira protagonista. Ostegunean emango du Mi­reia Pereak, eta eskoletan kultur aniztasuna nola bizitzen duten azalduko dute. Ume eta gazteak eskola berrietan nola egoki­tzen diren azalduko du, eta hauen kultura eta tradizioa ezagutzeak duen garrantzia esplikatuko du. Hitzaldi hau ere Biterin izango da, 19:30­etan.

Ume eta helduentzat aho narrazioak, ostiralean

Asteko egun nagusia ostiralekoa izango da, eta ekitaldi gehienak ere orduan izango di­ra: aho narrazioak eta txokolatada. Umeen narrazioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta Alekos kolonbiarrak egingo du. Asto baten gainean liburuak bana­tzen dituen Kolonbiako gizon baten istorioa kontatuko du. Narrazioa amaituta, txokolatada izango da gerturatu diren guztientzat. Ondoren, helduen narrazioa hasiko da Arcalia venezolarraren eskutik. Indiako eta Dominikar Erre­publikako hainbat mito kontatuko ditu.

Erakusketa, Biterin

Azkenik, Ni ere gizakia naiz erakusketa egongo da Biterin, aste osoan zehar.

Urriak 5, asteazkena
19:30 `Atzerritarren arau berria´ hitzaldia. Agustin Unzurrunzagarekin.
Urriak 6, osteguna
19:30 `Kultur aniztasuna eskolan´ hitzaldia. Mireia Perearekin.
Urriak 7, ostirala
17:00 Aho narrazioak umeentzat.
18:00 Txokolatada
19:30 Aho narrazioak helduentzat.
Astean zehar
Erakusketa: `Ni ere gizakia naiz´

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!