Zortzi bikotek hartuko dute parte, eta finala hilaren 22an jokatuko da.
hamasei erremontistek gaur hasiko dute bigarren mailako Binakako Txapelketa nagusia, zortzi bikotetan banatuta. Ostegunean aurkeztu zuten Galarretan Oriamendi Torneoko Orona promozioa, eta finaleko egun haundia ere zehaztu zuten: hilaren 22a. Torneoan parte hartuko duten zortzi bikoteak: Martiñenea-Aizpurua II, Matxin IV-Barrenetxea IV, Urrutia II-Olazar, Endika-Saldias, Matxin VI-Agirrezabala, Oñatz-Urko, Zulaika-Zubizarreta, Agirresarobe-Zubiri.
Urriko lehenengo bi asteburuetan final laurdenak jokatuko dituzte, bina partidutan. Gaurkoak dira: Martiñena-Aizpurua II/Matxin IV-Barrenetxea IV, eta Endika-Saldias/Matxin IV-Agirrezabala. Final zortzirenak urriaren 12 eta 15ean jokatuko dira, eta azkenik, final haundia urriaren 22an. Partidu guztiak Galarretan izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!