Euskal Instituzioetan euskararen erabilera ziurtatzea eskatzen duen mozioa onartu zuen Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 30a, 02:00

Plenoak 17 puntu izan zituen eta hartutako beste erabakietako bat izan zen EAJk egindako kontu ikuskaritza proposamena atzera botatzea.

Plenoa izan zen astearte arra­tsaldean Udalean, eta bertan, hamazazpi puntu bozkatu zituen Bildu alderdiak (oposizioak plenoa utzi zuen). Bertan bozkatu ziren puntuetatik bi ondorengoak izan ziren: Eus­kararen erabilera euskal instituzioetan izeneko mozioa, eta A. Amonarraizek egindako proposamena AAren inguruko kontu ikuskaritza kontratatzeko.

«Herritarrei harremana euskaraz bideratzeko aukera ziurtatu behar da»
Euskararen erabilera euskal instituzioetan mozioa Bil­du­ren aldeko botoekin onartu zen. Mo­­zioan, Bilduk dio la­nean hasi eta berehala hainbat tramitazio egin behar izan zituztela Er­tzaintza­rekin, eta guztietan gaztelaniaz hitz egin behar izan zutela: «lau elkarrizketa izan di­tugu, eta lauetan eskatu zaigu hizkuntza aldatu eta gaztelaniaz hitz egiteko. Guk euskaraz egin nahi genuela esanda, ezinezkoa izan da kasu guztietan». Mozioan azaldu dute, elkarrizketa hauek Herna­niko komisaldegiarekin izan zirela, eta EAEn euskara hizkuntza ofiziala izanda, ad­mi­nistrazio publikoak euskararen erabilera ziurtatu be­har duela. Ondorioz, mo­zioan hiru puntu eskatzen dituzte: «1, euskaldunon hizkuntza eskubideak errespeta­tzea; 2, beste edozein ad­ministrazio publikoko erakundeei bitartekoak prestatzea hizkuntza eskubideak errealak izan daitezen eta egin beharreko moldaketak eta egokitzapenak egitea; eta 3, beste edozein administrazio publikoko erakundeei hizkuntza eskubideen aurkako eraso oro salatzea».

AAren inguruko kontu ikuskaritza
Plenoan baita ere, EAJko Amonarraizek aurkeztutako kontu ikuskaritza proposamena deuseztatzea erabaki zen. Proposamenean, Amo­narraizek eskatzen du, besteak beste, Ateaz Ateko bilketari buruzko kontu ikuskari­tza kontratatzea, eta dio, hori eskatzeko arrazoietako bat informe tekniko batzuen existentzia dela: «informe tekniko batzuk badaude adjudikazio prozedurak legea jarraituz egin ez direla erakusten dutenak. Horrez gain, Amonarraizek dio AAren koste erreala zein den ere jakin nahi duela eta horregatik egin duela auditoriaren proposamena». Bilduk ezezko botoa arrazoitzean esan zuen, eskatzen den azterketa hori beraiek ez zeuden garai batekoa dela, eta ez dela beraien lana aurreko legegintzaldiko fiskalitateak aztertzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!