Ereñotzutik Aranora bizikletaz, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 30a, 02:00

Ereñotzuarrek Arano­ko Igoera herrikoia antolatu dute bihar, azken zazpi urtetako ohiturari eutsiz. Igoera bizikletaz da. Proba herrikoia dela azpimarratu dute antolatzaileek eta adin tarte guztietako herritarrei parte hartzeko dei egiten diete.

Lasterketa eta gero, bazkaria

Lasterketa goizeko 10:30e­tan hasiko da. Ondo­ren, 14:00etan, bazkaltzeko aukera izango da Aranoko Kontzejuan. Babarrunjana antolatu dute eta irekia izango da, hau da, bizikletaz igo ez denak ere izango du bertan bazkaltzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!