EVa Esnaola hernaniarra azpitxapeldun izan da Beteranoen Espainiako Txapelketan, 100km-ko frogan. Bigarren geratzeaz gain, bere marka 16 minutu hobetu du Esnaolak. Karrera bukatzeko, 08:40:02ko denbora behar izan zuen.
Hernaniarrak txukun Lazkaon
Asteburuan, Lazkaoko Josetxo Imaz Memoriala herri krosa ospatu zen. Hernaniar ugari izan ziren bertan eta oso emaitza onak lortu zituzten. Julen Mazon kadetea, bere kategorian txapelduna izan zen eta nesketan berriz, Ane Lopez de Arregi 2garren eta Malen Martinez 3garren postuan geratu ziren.