Oposizioak plenoa utzi zuen asteartean, Bilduk euskera hutsean lan egitea erabaki duelako

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 29a, 02:00

Bilduk euskeraz fun­tzio­na­tzearen aldeko apostua egin du Hernaniko Udalean, eta horren aurrean, oposizioak aurkako ja­rre­ra jakinarazi eta erakutsi zuen astearteko Plenoan. Au­rre­neko puntuarekin hasi aurretik, EAJ, PSE-EE eta Ha­maikaba­teko ordezkariek hartu zuten hitza, eta plenoa bertan behera uztea eskatu zuten. Azaldu zutenez, dokumentuak bi hizkuntzetan bana­tzen direnera arte pleno eta batzarretara joateari utziko diote. Egoera ikusita, Bilduk bost minutu eskatu zituen, elkartu eta euren artean hitz egiteko. Ondoren, Ple­noa­re­kin aurreikusi bezala jarraituko zutela adierazi zuten, eta oposizioaren jarrera lo­tsa­ga­­rritzat jo zuten. Hala, oposizioko hiru alderdietako ordezkariak altxa eta plenoa utzi zuten.

EAJ: «Oposizioari trabak jarri besterik ez dute egiten»
Andoni Amonarraiz EAJko bozeramailea izan zen aurrena hitza hartzen, eta azaldu zuenez, Bilduk oposizioari trabak jarri besterik ez du egiten: «le­hendabizi dietak kendu zizkiguten, eta orain, dokumentuak euskera hutsean ematen dizkigute. Zine­gotzi batzuk ez dute euskera dokumentu teknikoak ulertzeko punturaino men­peratzen, eta hori badakite».
Amonarraizek esan zuen idatziz eta erregistro bidez es­katu dutela dokumentazioa bi hizkuntzetan jasotzea, eta az­ke­neko langileen komisioan hala izango zela adierazi zietela, «nahiz eta ez den hala izan».
Azkenik, azpimarratu zuen EAJk komisioetan euskeraz hitz egitea babestu zuela, eta ulertzen ez duen norbait balego, itzulpena izatea; eta plenoetan ere, itzulpenekin jarraitzea.

PSE-EE: «Hizkuntz eta lan eskubideak urratu dituzte»

Segidan, Estefania Morcillok hartu zuen hitza, PSE-EEko b­zeramaileak, eta euskeraz ba­ka­rrik funtzionatzea alde ba­tek bakarrik hartutako erabakia izan dela azaldu zuen: «euskera hutsean funtziona­tzen dute, ez hitz egiteko or­duan bakarrik, baita dokumentuak eta informe teknikoak egiterako orduan ere. Era­baki horrekin hizkuntz eta lan eskubideak urratu dituzte».
Morcillok adierazi zuenez, bere alderdiak askotan eskatu izan du dokumentuak EAEko bi hizkuntza ofizialetan egotea: «orain arte hala izan da, eta horrek udal talde osoaren berdintasuna bermatu izan du. Pleno honetan ordea, gai ordena euskera hutsean jaso dugu, eta horrek gure lana behar bezala betetzea galarazten du. Gure ustez, pertsona guztiek dute euskal instituzioekin nahi duten hizkun­tzetan aritzeko eskubidea, bai euskeraz eta baita gaztelaniaz ere».

Hamaikabat: «Bilduk, berak sortzen ditu arazoak»

Azkenik, Hamaikabateko or­dez­karia den Iñaki Arratibelek hartu zuen hitza, eta Bilduk, berak sortzen dituela arazoak adierazi zuen eta euskera ai­tzaki hartuta, oposizioaren lana oztopatzen saiatzen direla gaineratu zuen: «ez dute testigurik nahi. Euskera ez da inoiz arazo izan Hernaniko Uda­le­an, eta Gobernu Taldeak oposizioari oztopoak jarri besterik ez du nahi. Tristea da euskera helburu horrekin erabiltzea».

Bildu: «Euskeraren aurkako eraso bortitza da»
Hiru alderdiei erantzunez, Bilduk jarrera salatu zuen, eta erabat lotsagarria iruditzen zi­tzaiola gaineratu zuen: «Bil­duk ez du inondik inora oztoporik jarri. Gezurrean oinarritutako jarrera ezkor eta manipulatzaileak dira benetako oztopoak oposizioarentzat».
Bilduren esanetan, oposi­zio­aren jarrera euskeraren aurkako eraso bortitza eta elkar la­nerako oztopo argia da : «EAJ eta H1 euskaraz lan egitearen aurka daude? Adierazi dezatela publikoki. Hernaniko Uda­le­an badute aukera gazteleraz ere dokumentu guztiak jaso­tzeko».
Azkenik, nabarmendu zu­ten Bilduk euskeraz fun­tzio­na­tzearen aldeko apustu garran­tzitsua egin duela: «ahoz eta idatziz lehentasuna emanez euskerari, inolaz ere zapalduz beste hizkun­tzetan jarduteko eskubidea duten herritarren eskubidea. Ez dugu zapalketa gehiagorik onartuko, euskerak merezi duelako, Hernani euskalduna nahi dugulako».

Bilduk bozkatu zituen
eguneko puntuak

Gauzak horrela, Bilduk bozkatu zituen eguneko puntuak, eta hartu ziren erabakietako hiru ondorengoak izan ziren: Alo­kabidek kudeatzea Udala­ren alokairuzko etxeak; EAJk aurkeztutako kontu-ikuskaritza pro­­­posamena deuseztatzea; eta instituzioetako euskeraren erabileraren inguruko mozioa onartzea. Kronikak bihar landuko ditu puntu hauek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!