Igerilari popularrak, ohiak, triatletak eta abar behar dira Masterra ateratzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 28a, 02:00

BURUNTZALDEA IKT igeriketa taldeak Master atala ate­ra nahi du aurtengo denboraldi berrirako. Kroni­kara bidali duten oharrean azaldu dutenez, Master atalaren barruan era guztietako igerilariak sar­tzen dira, hala nola, igerilari popularrak, igerilari ohiak, triatloilariak, igerilariak, itsas zeharkaldiak, eta abar. Oharrean diotenez, entrenamentu egunak zehaztu dituzte dagoeneko, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, Lasarte Oriako igerilekuan.

Ordutegia aukeratzeko, `www.buruntzaldeaikt.blogspot.com´

Ordutegiei dagokienean, oraindik zehazteko daude, diotenez, interesatuek aukeratu behar baitute ondo datorkien ordua. Horre­tarako, www.buruntzaldeaikt.blogspot.com web orrian sartu behar dute, eta eskuineko zutabean inkesta moduko batean aukeratu behar dute ondo datorkien ordutegia. Azaldu dutenez, ordutegi bat baino gehiago aukeratu daiteke. Azkenik, guztia zehaztuta dutenean, hau da, ordutegiak, arautegia, entrenamentu egunak, kuotak eta abar, Masterrak atalean publikatuko dute, eta interesatuekin bilera deituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!