Alkohol mailaren frogan, %53,29ak positibo eman zuen

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 28a, 02:00

san Joan jaien barruan, Hernaniko Prebentzio Sailak alkohol mailaren frogak egin zituen Hernanin, horretarako egokitu zuten stand batean. Alkohol mailaren froga boluntarioki gerturatu ziren guztiei egin zieten: lehendabizi adina, sexua eta egindako alkohol kontsumoari buruz galdetu zieten; ondoren, froga egin zieten; eta azkenik informazio txartel batzuk eman zizkieten. Froga bukatuta, parte hartu zuten guztiek momentuan jakin zuten alkohol mailaren emaitza. Datu guzti horiek batuta, Prebentzio Sailak publikatu berri du txostena, eta Kro­nikak ondoren azalduko di­tu bertan jasotako ondorioak.

Gizonezko gehiagok hartu zuten parte

Alkohol frogan 319 pertsonek hartu zuten parte, eta horietatik erdia baino gehiago, 221 gizonezkoak izan ziren; emakumezkoak 98 izan ziren. Adin tarteari dagokionean, 16 eta 62 urte bitarteko boluntarioek egin zuten froga; gehienak 18 eta 20 urte bitartekoak. Boluntarioen datuak alde batera utzita, alkohol frogen emai­tzari erreparatuz gero, ikus daiteke froga egin zuten 319 pertsonetatik %53,29ak positibo eman zutela; hau da, 170 pertsonek 0,5eko muga gainditu zutela. Positibo eman zutenen artean, gehinak, 126, gizonezkoak izan ziren; emakuzmekoak be­rriz, 44 izan ziren.

Positibo eman zuten 170etik 68k gidatu egin behar zuten

Froga egin ostean, ondorengo orduetan gidatu behar zuten galdetu zieten, eta positibo eman zuten 170etik, 68 pertsonek autoa hartu behar zutela aitortu zuten. Horietatik 53 gizonezkoak ziren eta 15 emakumezkoak.

Partehartzaileen %31,97a tabako erretzailea zen, eta %13,17a kanabis erretzailea

Alkohol froga egiteaz gain, beste bi galdera ere egin zizkieten partehartzaileei: batetik, tabako erretzaileak ziren, eta bestetik, kanabis erretzaileak ziren. Tabakoari buruz galde­tzerako orduan, partehar­tzaileen %31,97ak erretzaileak zirela aitortu zuten, hau da, 102 pertsonek. Horietatik 73 gizonezkoak ziren, eta 29 emakumezkoak. Kanabis erretzaileak ziren edo ez galdetuta berriz, partehartzaileen %13,17ak, 42 pertsonek baiezkoa eman zuten. Kasu honetan ere, gehiengoa gizonezkoa zen, 38 pertsona; emakumeak berriz, 4 ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!