Yoga eta aerobik ikastaroetan izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 28a, 02:00

Ereñotzuko Olak auzo elkarteak yoga eta aerobik ikastaroak antolatu ditu aurten. Jakinarazi dutenez, astearte eta ostegunetan izango dira. Aerobik ikastaroa 17:30etan izango da, Txirrita ikastetxeko gimnasioan, eta Yoga ikastaroa ordu berean, Auzo Etxeko (Apaiz-etxea) ganbarako aretoan. Izena eman nahi dutenek urriaren 3ra arte dute aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!