Kitarra klaseak jaso nahi dituztenentzat bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko irailaren 27a

Kantuz Musika Eskolan hastera doaz kitarra klaseak, eta aurtengo ikasturtean ikasi nahi dutenentzat gaur zabaldu dute matrikulazio kanpaina. Klaseen nondik norakoak jakiteko gainera, bilera antolatu dute bihar, arratsaldeko 17:00etan, Aristizabal kaleko lokalean. Matrikulazioa urriaren 7ra arte izango da zabalik, Udaleko bigarren solairuan, 09:00etatik 13:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!