Bazkide-laguntzaile eginda, etxeko partiduetan otordu bat zozketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 26a, 02:00

Errugbi Elkarteko egoera ekonomiko kaxkarra tarteko, bazkide-lagun­tzaile egiteko kanpaina jarri dute martxan. Bazkide-laguntzaile egiten denak, urtero 30 euroko kuota ordainduko luke, eta trukean, Ohorez­ko B mailako etxeko partidu guztietan zozketa batean parte hartuko luke. Zozketa bakoitzean, Hernaniko jatetxe eta sagardotegi ezberdinetan bi lagunentzako otordu bat zozketatuko da. Zenbaki saritua HCREko web orrian eta Hernaniko Kronikan azalduko da, eta zozketa egunetik 30 egunera baieztatzeko astia egongo da. Izena ema­teko puntuak, honakoak: Errugbi Elkartea (Landare Toki) eta Irizar, Kixkal, Rioja, Garin, Ekos, Deportibo, Oindi, Atxur, Txili, Aralar, Bodega, Uru, Zintzarri eta Zipotza (Astigarraga) tabernak; edota jokalariei esan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!