Atzeratutako sardin jatea, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko urr. 3a, 02:00

Euskal Jaietan eguraldi txarrarengatik suspenditutako sardin jatea larunbatean egingo dute.19:00etan izango da Tilosetan eta txarra egiten badu, Atsegindegin. Sardi­nak, sagardoa kupeletik eta basoak 3 euroan egongo dira. Horrez gain, iberiko sorta, 2kg langostino, 2 ardo botila eta argazki albuma dituen saskia zozketatuko dute, Fotos Torres, Oindi eta Jaione Kongelatuakek jarritakoak. Parte hartzeko 10 zenbakiko tirak salduko dituzte, euro batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!