Wukrori laguntzeko Elkartasun Jardunaldiak izan dira hilabete honetan, Hernani Wukrorekin komisioak antolatuta, eta atzo, meza eta elkartasun bazkaria egin ziren. Guztira 140 lagun inguru elkartu ziren Txantxangorri elkartean. Oraingo honetan, Angel Olaran misiolari hernaniarra ez zen bertan izan, baina gutun bat bidali zuen, bazkalostean irakurri zutena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!