Aranora martxa eta Sagardo Txapelketa, urrian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ira. 26a, 02:00

Xalaparta elkarteak Ara­nora martxa eta Sagardo Txa­­pelketa antolatu ditu urrian. Ibilaldia urriaren 9an izango da eta elkartetik jakinarazi du­­tenez, izena eman nahi duenak orria jarrita dauka ohiko lekuan. Izena emateko epea urriaren 2an bukatuko da, hau da, datorren igandean.

10 sagardo, lehian
Sagardo Txapelketa urriaren 21ean izango da, ostiralez. Bertan, 10 sagardo izango dira lehian: Hernanitik, Al­tzue­ta, Elorrabi, Itxasburu, Larre gain, Olaizola eta Ze­laia; Zubietatik Astiazaran (iazko irabazlea); eta Astiga­rragatik, Bereziartua, Oialu­me zar eta Oiarbide.
Txapelketarako, menu ederra prestatu dute: txorixoa sagardotan, bakailua pil pil eran, entrekota, gazta eta intxaurrak, eta kafea, kopa eta purua. Prezioa: 26 euro. Joan nahi izenez gero, izena urriaren 16a baino lehen eman behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!